XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Badira hondarretan bizi diren landareak

Hondartzara joan zarenean, landare asko ikusi al duzu bertan?

Ikusi al duzu landarez estalitako hondartzarik?

Eta hori erakusten duen argazkirik ikusi al duzu inoiz?

- Zure ustez, zergatik ote zaie landareei hain zaila hondarretan bizi ahal izatea?

Itsasoak ba ote du zerikusirik horretan?

Hondartzara joaten zarenean landareen behaketa sakona egin dezakezu eta gelakoen artean berriz, bildumatxo txiki bat osatu.

Kontutan izan honako ohar hauek:

Landareak hondartzako zein tokitan jaso dituzun apunta ezazu.

- Uretatik gertu.

- Harkaitzen ondoan.

- Uretan bertan.

- Zein berezitasun dituzte landare hauek?

- Hondarretan dauden landareetatik, bat sustrai eta guzti jaso ezazu:

- Nolakoak dira sustrai horiek?

- Luzeak.

- Motzak baina sendoak.

- Mamitsuak.